Karlosen omenaldia. Ekainaren 18an
Kaixo lagun!

Ekainaren 18an Karlosi omenaldi xumea egingo diogu Ibaizabalen. 18:00ak aldera batzen joan eta ekitaldia 18:30ean hasiko da.

Bat-batean joan zaigu eta asko izango gara egun horretan agur esatera Ibaizabalera gerturatuko garenok. Gauzak horrela, ez da erraza egungo egoeran hau guztia kudeatzea, eta beharrezkoa zaigu antolaketa ahal egokienerako zenbat izango garen aurreikustea. Eman, beraz, etorriko zaretenon izena eta kontakturako telefono zenbaki bat eta emaila, mesedez.

Asko eskertuko dugu denon artean errespetuz eta talde txikietan lorategian zehar distantziak zainduz antolatzen bagara.

Ziur denon artean merezitako agur gozo eta beroa emango diogula gure Karlosi.

Eskerrik asko aldez aurretik!


Oharra: oso oso eguraldi txarra eginez gero, ekainaren 25era atzeratuko da. Hala baliz galdetegian jarritako emailetara bidaliko da mezua.
Izen Abizenak *
Harremanetarako telefono zenbakia
Harremanetarako emaila *
Guztira etorriko zareten kide kopurua *
Zurekin etorriko diren kideen izen abizenak *
Submit
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Durangaldeko Ibaizabal Kooperatiba Elkartea. Report Abuse