Inkesta
BAXENABARREKO HISTORIAREN INTERPRETAZIO ZENTROA

Kintoan Barna proiektua bidean jarri da!

Hamahiru kide bildu dira Donibane Garazi - Iruña bide-ardatza garatzeko. Izan ekonomia, kultura edo kirol arloan, animazio berrien proposatzea izanen da helburua.

Baigorriko Herriko Etxea kide aktiboa da eta herrian loratuko den proiektua lotuko dio Kintoan Barna bideari: 2021. urtean, erresuma garaiko (XI. mendea - 1789) Baxenabarreko historiari buruzko interpretazio zentro bat idekiko du.

Galdezketa honek, Euskal Herrian bizi direnei zuzendua, biztanleen itxaropenei erantzun dezakeen interpretazio zentro bat eraikitzen lagunduko gaitu. 5 minutu baizik ez du irauten.

Aitzinetik eskerrak galdeketa horretan denbora harturik!

Galdeketa anonimoa da. Norberaren erantzunak ez dira sekula publikoki erakutsiko.

Emaitza esanguratsua izan dadin, otoi, ez laguntzarik xerkatu interneten edo beste baliabideetan.
Proiektuaren eramailea
Kintoan Barna POCTEFA proiektuko kideak
Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy