"Aizan!" "Etorri hai!" "Hik zer uste dunk?"
"Amonak bere ahizpekin beti noka egin izan du." "Ez zait hika gustatzen bitarra delako."
"Helduagoei eta ezezagunei ezin zaie noka egin, errespetu falta da." "Noka egitea
kosta egiten zait batzuetan, eta gustura egiten dut."
Noka ikasi, ikusarazi, bultzatzeko gero eta ekimen gehiago ditun han hemenka. Nortzuk ari gaitun noka?
Zerk bultzatuta, non, zertan, nola jarduten dinagu? Hizkuntzari eta, bereziki, nokari buruzko hausnarketa ikuspegi feminista eta kokatu batetik.
Eguna: Urtarrilak 19
Ordua: 18:30
Lekua: Kultur Etxeko Areto Nagusia
Hizlaria: Garazi Eizagirre