Musikatxiloaldia 2020

I. Antolatzailea :

Ixo! Elkartea


II. Zer ?

48 orduko musika desafioa, urtarrilaren 17, 18 eta 19an. Parte hartzaileek kantu bat sortu beharko dute, Oihan Oliarj-Inesek erabakitako gai baten inguruan.


III. Antolaketa :

1. Urtarrilaren 17an, arratseko 8tan, gaia bidalia izanen da parte hartzaileei.

2. Urtarrilaren 19an, arratseko 8tako, kantua eta hitzak bidali behar dira e-mailez: ixo.elkartea@gmail.com.


IV. Araudia :

1. Musika taldea txosten hori betetzerakoan finkatua izan behar da, teknikaria barne. Txostena bete ondotik moldaketak ezingo dira egin.

2. Taldeak 48 oren ukanen ditu kantu baten konposatzeko, hitzak idazteko, grabatzeko, nahasteko eta e-mailez itzultzeko, Oihan Oliarj-Inesek erabakitako gaiaren inguruan.

3. Urtarrilaren 19an, arratseko 8tan, kantuak bidaliak izan beharko dira, kantuaren hitzekin batera ixo.elkartea@gmail.com helbidera.

4. Kantuaren hitzak eta musika originalak izan beharko dira. Hala ere begi kliskak (sample, hitza, melodia) onartuak izanen dira.

5. Kantuaren gehiengoa euskaraz izan beharko da.


V. Irudi eta egile eskubideak :

Artistek onartzen dute : argazkitan/bideoan/grabaketan hartuak izatea, eta Ixo! Elkarteari erabilera librea uztea.

-----------------------------------------------------------

Xehetasunak galdetu e-mailez : ixo.elkartea@gmail.com edo mezu bat idatziz Facebooken, Ixo elkartearen orrialdean.
Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy