Legorreta 2030
Legorreta 2030, Plan Estrategikoa garatzeko partaidetza prozesua abian da jada, eta dagoeneko ardazkako mahai tekniko-politikoetan aritu dira lanean zenbait herritar, hautetsi eta udal langile. Landutako gaiak askotarikoak direnez, hiru ardatzen inguruan antolatu dira: herrigintza, zaintza eta antolamendua. Saio horietan Legorretaren argiuneak eta hobetzekoak identifikatu dituzte, aurre-diagnostiko bat egin, eta etorkizunera begira erronkak irudikatzen hasi dira.

Prozesuarekin jarraitzeko, urriaren 16an, larunbata, partaidetza saio zabala egingo da herrian, eta bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi genizuke, zure ekarpena interesgarria izan daitekeela uste baitugu.

Saio zabal honen helburua da Legorretako Plan Estrategikoa lantzea, aurretik ardazkako mahai tekniko-politikoetan egindako aurre-diagnostikoa aurkeztea osatu edota aberastuz, eta etorkizunera begira ditugun eszenatokiak aintzat hartuta erronkak marraztea. Hori guztia, esan bezala, hasierako fasean egin den azterketatik eta norberaren bizipenetatik abiatuta.

Prozesu hau aurrera eramateko orduan, saioak bideratu eta herritarrekin hausnarketa eta lanketa konpartitua egiteko Elhuyarren laguntza izango dugu.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Aukeratu zein hizkuntzatzan nahi duzun *
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Elhuyar Fundazioa. Report Abuse