Herri bat hezkuntzatik eraikitzen...
Oinherritik sustatzen ari garen herri hezitzaileen sareko herri guztietan behin eta berriz errepikatzen den kezketako bat hezkuntzarena da. Egun, oraindik, gure herrietan dauzkagun sare ezberdien arteko gatazkak gainditzeko beharra eta, elkarrekin herri ikuspegia landuko duen hezkuntza proiektuak garatzeko gogo eta ilusioa nabarmenak dira. Behar honetatik sortzen da beraz “HERRI BAT HEZKUNTZATIK ERAIKITZEN” jardunaldia.

2021eko uztailaren 1ean Errenterian Oinherrik Euskal Herriko hezkuntza komunitateko eragile ezberdinak bildu nahi ditu egun osoko jardunaldi batean. Bertan, hezkuntza herri hezitzaileen ikuspegitik zer-nola ikusten dugun eta, hezkuntza ulertzeko modu honek, herriko hezkuntza proiektu integralak garatzeko egin dezakeen ekarpena lantzea litzateke helburu nagusia.


EGITARAUA:


9:30-10:00- Harrera
10:00-10:30 Hik Hasik 2017an plazaratu zuen hezkuntza proposamena eta (H)arian prozesuak emandakoen arteko gakoak azalduko dizkigu Nora Salbotxek.
10:30-11:30 Errenterian azken urteetan hezkuntza komunitatearekin burutu duten lanketa ezagutzera eman eta balioan jarri nahiko genuke jardunaldi hauetan, gainontzeko herriei ere gaia lantzeko helduleku batzuk eskaintzeko. Itziar Ostolaza Galdos
11:30-12:00 Atsedenaldia
12:00-13:00 Hezkuntzaren eskumena deszentralitzako beharraren inguruan sakontzeko Kataluniako VIC herriko arduradunak gonbidatuko ditugu beraien prozesua azal dezaten. Elisabet Franquesa I Roca eta Glòria Cunill Vilalta

13:00-13:30 Galderentzako tartea
13:30-15:30 Bazkaltzeko tartea
15:30-17:30 Ertz ezberdinetatik eragin eta eraiki mahaingurua:

+Arantza Urbe Irazusta (Hizkuntzaren ertzetik)
+Lander Juaristi Lasa (Herri Hezitzailearen ertzetik)
+Amaia Zubieta Garciandia (Segregazioen/ aniztasunaren ertzetatik)
+Aritz Bereziartua Arruabarrena (Aisialdi hezitzailearen ertzetik)


Jardunaldi honetan izena emateko jarraian duzuen inprimaki hau bete beharko da. Zure herria, herri hezitzailearen parte bada izen ematea doakoa izango da, bestela 35 euro ordaindu beharko dira bertan parte hartzeko.
Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy