Usurbilgo gazteak belaunaldi krisi bete betean bizi gara eta honek gure osasun mentala jopuntuan jartzen du. Horregatik, Usurbilgo Ernaitik proiektu bat abian jarriko dugu herriko gazteon osasun psikosozialaren egoera erreala zein den identifikatzeko asmoz.
Horretarako, proiektuaren lehen atala, herriko gazteok hainbat hausnarketa saio abian jartzea izango da eta hau burutzeko lehen urratsa ondorengo galdetegia betetzea izango da. Hemen, herriko gazteok osasun mentalarekiko daukagun hurbiltasuna neurtzeaz gain, ditugun behar eta interesak identifikatuko ditugu, gazteontzat esanguratsuenak diren gaiak biltzeko eta hauekin lanketa ezberdinak bideratzeko.
Kontuan hartu galdetegi hau guztiz anonimoa izango dela.