BERRIA Zuzentzaile-Itzultzaile BEKA 2018-2019
*IZEN EMATEAK OINARRIEN BUKAERAN.

Norentzat:
•Unibertsitate titulua duten gazte esperientzia gabeentzat.
•Zuzentzaile-Itzultzaile bezala prestakuntza teoriko praktikoa jaso eta karrera profesionala arlo horretan bideratu nahi
dutenentzat.

Ezaugarriak:
•Bederatzi hilabeteko iraupena.
•6.255 euroko diru laguntza.
•BERRIA-k Andoainen duen egoitza nagusian.

 
DEIALDIAREN OINARRIAK:

BERRIA egunkariak ‘Zuzentzaile-itzultzaile praktikarako sarbide programa’ jarri du martxan, unibertsitate titulua (erdi edo goi mailakoa) duten gazte esperientzia gabeei zuzenketa eta itzulpengintza praktikan lantzeko aukera emateko.
Hau da helburua: lizentziadun berriek zuzenketa eta itzulpengintzako prestakuntza teoriko-praktikoa jasotzea eta beren karrera profesionala bideratzeko eremu posible gisa ezagutzeko aukera izatea.
2018ko deialdian beka bat eskaintzen da, eta BERRIA egunkariak Andoainen duen egoitza nagusian beteko da.

1. EZAUGARRIAK

1.1. Iraupena
Bederatzi hilabetekoa izango da, baina, sailaren eskaerari erantzunez, BERRIAk hamabi hilabeteko epea bete arte luzatu ahal izango du beka.

1.2. Programaren onurak
Bekadun izendatzeak onura hauek ditu:
- Prestakuntza teoriko-praktikoa jasotzea BERRIA egunkariko euskara sailean.
- Bederatzi hilabeteko epean 6.255,00 euroko diru laguntza jasotzea, hilean 695,00 euro.
- Prestakuntza programen araubideari jarraituz Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean izena ematea.

1.3. Bekadunen estatus juridikoa
Beka egokitzen zaienen estatus juridikoa BERRIAren bekadunena izango da; horregatik, prestakuntza epean erakunde horren araubideari jarraituko diote, betiere prestakuntza arduradunaren orientabidea oztopatu gabe. Prestakuntza praktikoa jasotzeak ez du inongo lan harremanik ekarriko bekadunaren eta enpresa edo sailaren artean. Bekak 1493/2011 Erregeren Dekretuak arautzen duen prestakuntza programaren babesean izenpetuko dira.

1.4. Bateraezintasunak
Beka jasotzea bateraezina izango da langabezia laguntza edo beste beka bat jasotzearekin.

2. HAUTAGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

- Eskainitako praktika egiteko gaitasuna ematen duen goi edo erdi mailako unibertsitate titulu baten jabe izatea.
- Titulua lortu denetik bost urte baino gutxiago izatea.
- Aurretik BERRIAren beste beka bat jaso gabea izatea, edo jasotzeari ukoa eman gabea.
- Berriak erabaki ahal izango du, baldintzak osorik bete ez arren, merezimendu berezia duten hautagaiak onartzea.

3. ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

Eskaerak BERRIAren webguneko inprimakian aurkeztuko dira. Nahiago duenak curriculuma gizabaliabideak@berriataldea.eus helbidera bidali edo BERRIAren egoitza nagusian (Martin Ugalde kultur parkea, Andoain) utz dezake. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko urriaren 11an amaituko da.

Aurkeztu beharreko agiriak*:

- Nortasun agiriaren fotokopia.
- Lan bizitzaren txostena.
- Lizentziadun tituluaren edo eskatu izana egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.
- Curriculum eguneratua.
- Hizkuntza maila azaltzen duten agiriak.
- Egindako beste ikastaroen agiriak.

* Agiriak hautaprobara deituek soilik aurkeztu behar dituzte.

4. EBALUAZIOA, AUKERAKETA ETA ADJUDIKAZIOA

- Ebaluazioa, hautaketa eta beken adjudikazioa BERRIAk egingo du.
- Lehen aukeraketa egingo da eskaera guztien artean, titulazio, espezialitate eta, dagokionean, hizkuntza mailaren eta datu akademikoen arabera. Aukeratuak proba idatzia eta elkarrizketa egitera deituko dira.

- Hautatze prozesuak irauten duen bitartean, eskaeran azaldutakoa baieztatzeko beharrezko ikusten dituen agiriak eskatuko dira.
- Aukeraketa amaitzean, titulazio, espezialitate eta dagokionean hizkuntza mailan lortutako puntuazioaren arabera sailkatutako zerrenda osatuko da.

5. BEKADUNEN BETEBEHARRAK

Hauek dira bekadunen betebeharrak:

- Beka esleitzean, BERRIAk eskatutako agiriak bete eta bideratzea ezarritako epeen barruan.
- Hiru hilean behin eskatutako datu eta edukiekin BERRIAri txostena bidaltzea.
-Prestakuntzaren garapenari eragiten dion edozein gorabehera BERRIAri jakinaraztea.
-Bekak irauten duen epean prestakuntza egokiro garatzeko behar den arreta eta jarrera izatea.
-Prestakuntzaren jarraipenerako BERRIAk antolatzen dituen bilera eta elkarrizketetara joatea.
-Prestakuntza arduradunak prestakuntza lantzeko ematen dituen orientabideei jarraitzea, egokitu zaion sailaren dinamikan integratuz.

6. EZEZTATZEA ETA UKO EGITEA

Beka ezeztatzeko arrazoia jarraian azaltzen den edozein izan liteke:

- Bekadunak eskaera orrian emandako datuen irregulartasunak.
- Bekadunen betebeharrak ez betetzea.
- Bekadunaren borondatezko uko egitea.

Bekari uko egiteak edo ezeztatzeak bekak ematen dituen eskubide guztiak galtzea ekarriko du, eta, horregatik, BERRIAk, hori gertatu ondoren, ez du inongo kopururik emango eta ezingo zaio aipatutako kontzeptuengatik inongo kopuru proportzionalik erreklamatu.

7. AZKEN XEDAPENAK

Deialdi honen tramitazioan eta beka epean sor litezkeen intzidentziak BERRIAk konponduko ditu, eta horren erabakia ezingo da atzera bota.
BERRIAk eman gabe utz dezake beka deialdiaren esleipen osoa edo zati bat.
Bekadunak deialdian jasotakoa ez betetzeak bekaren amaiera automatikoa ekarriko du. BERRIAk beka bertan behera uzteko eskubidea izango du, bekadunaren jokaera edo jarduera BERRIAren irudi edo interesen kontrakoa dela irizten badio.


Sign in to Google to save your progress. Learn more
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy