Gorbeialdean, HANDITIK TXIKIRA: bolondres bila
Konfinamendu garaian, etxean daude Gorbeialdeko ume, nerabe eta gazteak. Horietako askok, euskaraz aritzeko aukera bakarrenetakoa eskolan izaten dute, eta orain galdu egin dute aukera hori. Horren ondorioz, ume eta gazte askoren hizkuntza-gaitasuna eta hezkuntza-prozesua kaltetu daiteke.

Gorbeialdeko Kuadrilla, "HANDITIK TXIKIRA" ekimenaren barruan, ume eta nerabeei laguntzeko euskarazko mintzapraktikak egiteko bolondresen sare bat antolatzen ari da.

Mintzapraktikak egiteko modua: astean bi aldiz, 15-20 minutuko saioak, mintzakideek aukeratutako bidea erabiliz (skype, whatsapp bideo-deia...). Hala ere, maiztasuna eta iraupena mintzakideek moldatu ahal izango dute. Gu arduratuko gara mintzakideak harremanetan jartzearekin, hortik aurrerakoa, mintzakideen esku geratuko da.

Parte hartzeko prest bazaude, bete azpiko formularioa. Eskerrik asko!


OHARRA: zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzuarekin: euskara@gorbeialdea.eus



IZEN-ABIZENAK *
JAIOTZA-URTEA *
UDALERRIA *
TELEFONO ZENBAKIA *
E-POSTA HELBIDEA *
ZEIN EGUN DATORKIZU ONDOEN?
ZEIN ORDUTEGI DATORKIZU ONDOEN?
ZEIN BIDE ERABILTZEA DUZU NAHIAGO?
DATUEN BABESA *
Required
Submit
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy