Euskal blogintzari buruz galdezka
Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren 2. edizioa martxan jarri dugu.

Hau dela eta, aspalditik sortu zaizkigun galderatako batzuk erantzuten saiatu gara. Alegia, hauek dira gure kexkak: zenbat blog daude euskaraz? nolakoa da euskarazko blogintza? zeri ematen diote garrantzia blogari euskaldunek?
Eta blogariak ez direnak, baina bai edukien kontsumitzaileak, zerbait botatzen dute faltan euskarazko blogintzan? euskaraz idatzitako blogak dira euren informazio iturriak?

Eta ez dugu horien inguruko erantzun eguneraturik topatu.

Horregatik inkesta hau martxan jartzea pentsatu dugu. Guztiontzako baliagarriak izango diren datuak eskuratu ahal izateko, informazioa izateko. Eta horrela egungo euskarazko blogintzaren isla izango den ikuspegia osatzeko.

Lagunduko gaituzu? Arin betetzen den inkesta da eta oso lagungarri bilakatu daitekeena.
Inkestaren emaitza eta ondorioak, noski, publikoak izango dira eta aurkeztuko ditugu.

Mila esker!

Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Additional Terms