Haurren aurrean helduok heldu - Getxo
Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean, umeekin harreman zuzena duten helduen aktibazio ekimena egingo dugu, helduen arteko hizkuntza ohiturak aldatu eta euskara gehiago erabiltzeko helburuarekin: https://topagunea.eus/haurren-aurrean-helduok-heldu/

ZELAN EGINGO DUGU?
Ariketa egitea erabaki dugun helduok, inguruko guraso/kide/helduei ariketa egiteko proposatuko diegu; parkean, plazan, eskola inguruan, kiroldegian edota bestelako guneetan, umeekin harreman zuzena dugun gainerako helduekin hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa hartuko dugu.  

NON EGINGO DUGU?
Getxon, ariketa lasai egiteko gune basbestuak izango ditugu, hala nola, eskoletako sarrera-irteerak eta herriko parke zein plazak: https://labur.eus/NX1IK

ZER EGINGO DUGU?
15 eguneko ariketa egiteko konpromisoa hartuko dugun helduok, hurrengo arau sozialekin bat egin beharko dugu:
- Lehen hitzak euskaraz, gainerako heldu/guraso ezagun eta ezezagunekin.
- Guraso/heldu euskaldunari euskaraz egingo diogu.
- Guraso/helduak euskaraz ulertzen badu, euskarari eutsiko diogu.

Ariketak dirauen bitartean, helduen arteko ariketa bermatzeko ekintza ezberdinak antolatuko ditugu: helduen arteko ginkanak, jolasak, tailerrak, hitzaldiak, eta bestelakoak.

EMAN IZENA HELDUEN ARTEKO GINKANAN: https://labur.eus/alHlh

EGITASMOAN LAGUNDU NAHI?
Ekimenaren girotzean lagundu nahi baduzu, zein zure inguruko guraso/lagun helduak gonbidatu nahi badituzu, eman izena formulario honetan.

Zure laguntza ezinbestekoa zaigu.

"Haurrek euskaraz egingo dute, zu gainerako helduekin euskaraz egiten eta ondo pasatzen ikusten bazaituzte".

Informazio gehiagorako: https://labur.eus/POj37
getxo365@bizarralepoan.eus
688 65 30 42
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Email *
Izen-abizenak *
Telefono zenbakia (aukeran)
Zein auzotan lagundu nahi duzu? *
Eskerrik asko!
Harremanetarako: getxo365@bizarralepoan.eus / 688 65 30 42 / 94  491 03 87
Datuak babesteko legea
LOPDrekin bat, BIZARRA LEPOAN Euskara elkarteak bermatzen du datu pertsonalen tratamendu modu konfidentzialean egingo dela, eta erakunde honen aurrean datu pertsonaletarako sarbide eskubidea gauzatu ahal izango da jasotako datu pertsonalen, tratamenduaren xedeen, hartzaileen eta gordetzeko epeen gaineko informazioa jaso ahalizateko, okerrak diren datuak zuzentzeko eta osatu gabeko datuak osatzeko, datuak ezabatzeko  ezeztatzeko, datuen tratamendua aurkatzeko edo mugatzeko interesdunak bere baimen erretiratzen duenean. Aipatutako eskubideak erakunde honetan gauza daitezke honako helbideetan: Martikoena 16, 2. solairua - 4. bulegoa; 48992 Getxo helbidea edota getxo365@bizarralepoan.eus
Antolatzaileak:
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. - Terms of Service - Privacy Policy

Does this form look suspicious? Report