Azaroaren 26an Larrabetzun izango den Udalerri Euskaldunetako Gazteen Egunean (Gazteok Arnas egunean) izena emateko inprimakia duzu honako hau.
Egitarau ederra izango da:
-11:30ean: ongi-etorria Larrabetzuko plazan, bertako gazteen eskutik.
-11:30etik 13:00etara: tailerrak (zirku tailerra, mural margoketa, ibilbidea...) aukeran.
-13:00etan: ekitaldia
-14:00etan: bertso bazkaria (*aukera beganoa egongo da)
-17:00etan: Zo-Zongó perkushow taldearen emanaldia Larrabetzuko kaleetan zehar.
-19:00etatik aurrera: Kontzertuak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean (Kuluxka Klan eta DJ Nahia Novo).
Ez ahaztu, hemen izena emateaz gain, kontu korronte zenbakietako batera 15€ sartu behar dituzula zure izen-abizenak argi adieraziz. Kontu korronteak aukeran:
-LABORAL KUTXA: ES35 3035 0118 88 1180900072
-KUTXABANK: ES08 2095 0611 0210 7400 7930
Izena emateko azken eguna: azaroaren 21a.
ANIMATU, GAZTE!