GETARIAKO KLIMA ETA ENERGIA PLANA
Getariako Udalak Klima eta Energia Plan bat egiteko prozesua hasi du. Plan honen helburu nagusia klima-aldaketaren erronkari aurre egiteko udal-ekintza planifikatzea da.

Udalak galdetegi honen bidez zure iritzia ematera gonbidatzen zaitu. Animatu eta parte hartu! Zure iritzia ezagutu nahi dugu!
1. Zer garrantzi ematen diozu klima-aldaketari (baloratu 0tik 10era, 0 oso gutxi eta 10 asko izanik)? *
2. Kontuan hartzen duzu ingurumen-inpaktua garraiobide bat aukeratzerakoan, etxetresna elektriko berri bat erostean edo asteroko erosketa egitean? *
3. Zer pertzepzio duzu etxean egiten duzun energia-gastuari buruz? *
4. Adierazi, zure ustez, zeintzuk diren udalak lehenetsi beharko lituzkeen hiru eremuak klima-aldaketaren erantzule diren berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko. *
Required
5. Energia-eredu berri baterako trantsizioa funtsezko gaia da klima-aldaketaren aurkako borrokan. Zure ustez, azken urteetan aurrerapausoak eman dira udalerrian energiaren arloan (eraikin publikoetan energia aurreztu da, energia berriztagarriak instalatu dira, etab.)? *
6. Getariako Klima eta Energia Planak bultzatu nahi duen beste gai bat da herritarrak udalerriaren trantsizio energetikoan inplikatzea. Adierazi 0tik 10era gai honi ematen diozun garrantzia (0 garrantzi gutxikoa eta 10 garrantzi handikoa izanik). *
7. Bestalde, isurketak murrizteaz gain, ezinbestekoa da klima-aldaketaren eraginetara egokitzeko bidean aurrera egitea (tenperatura-igoera, itsas mailaren igoera, lehorte-aldien igoera, muturreko fenomenoen areagotzea, hala nola euri-jasak, etab.). Adierazi, zure ustez, zer arlori eman beharko liokeen lehentasuna udalak, klima-aldaketara egokitzea sustatzeko: *
Required
8. Eztabaida-saio bat egingo da herritarrekin, Getariako Klima eta Energia Plana egiteko prozesuaren baitan. Bertan parte hartzea gustatuko litzaizuke? *
Saio honetan parte hartu nahi baduzu, adierazi hemen zure helbide elektronikoa, gonbidapen bat bidal diezazugun:
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa xedatutakoa betez, jakinarazi nahi dizugu datu horien bilketa eta tratamenduaren asmoa zera dela: "herritarren pertzepzioa eta Klima eta Energia Plana egiteko prozesuan parte hartzeko interesa jasotzea" eta horren arduraduna Getariako Udala da. *
Required
Submit
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy