Zuhatza 2019 · ASTEBURUPASA
Sign in to Google to save your progress. Learn more
ZERTARAKO?
Egunon Aiaraldea Kooperatibaren izenean!

Azken bi urteetan Zuhatzako irlara familia irteera egin izan dugu kooperatibako bazkide diren familiek. Aurten baina,
asteburu pasa hau Kooperatibako bazkide guztiei (gazte, haur, heldu, zein nagusiei)zein gure lagun eta ingurukoei irekitzea erabaki dugu.

Familiekin batera hortaz, Kooperatiba osatzen dugun bestelako bazkideek eta lagunek ere ASTEBURU PASA EDER BATez gozatzeko aukera izango dugu URRIAREN 12 eta 13an.

Zuhatzako irlan Aiaraldea Ekintzen Faktoriako komunitatea batzea da beraz gure xedea, eta bertako inguru ederraz, ur-ekintzez eta giro paregabeaz gozatzeko aukera izateaz gainera, modu arin eta jostagarri batean gure proiektuak etorkizun hurbilean dituen hainbat erronken inguruan solasteko aukera izango dugu. Ez ikaratu baina, hausnarketa tarte oso laburrak izango dira, eta nola ez, inor ez da egongo bertan parte hartzera behartuta.

Hauek izango dira hausnarketarako gaiak:
- Proiektuaren 10. URTEURRENA OSPATZEKO IDEIAK
- ILDO FEMINISTAREN ERRONKAK (emakume* deitutakoentzat)
- MASKULINITATEAREN DESERAIKUNTZA (gizon deitutakoentzat)


Zuhatzako uhartea aukeratu dugu leku paregabea delako ekintza ugari egiteko, baten batek ezagutzen ez badu bota begiradatxo bat esteka honetan:
https://www.araba.eus/cs/Satellite/Juventud/eu_ES/hasiera/elkarteak/aterpetxeak/zuhatza

Inguru zoragarria da benetan, eta horretaz gainera adin guztietarako ur-ekintzak eskaintzen dira: piragua, bela, wind-surfa, arrauna...

Familian, koadrilan, bakarka, lagunekin, maitalearekin, gurasoekin edo seme-alabekin etortzeko gonbitea egiten dizuegu hortaz, primerako asteburupasa izango delako!

TOKI MUGATUAK daude, eta beraz, izen-ematea ahal bezain azkar egitea gomendatzen dizuegu, izena emateko hurrenkeran onartuko baititugu parte hartzaileak.


NOIZ, NOR ETA NOLA?
NOIZ: Urriaren 12an (larunbata) eta 13an (igandea).

NOLA JOAN: Izen-emate kopuruaren arabera, autoetan edo autobusetan joango gara Zuhatzako irlara.

IRTEERA: urriaren 12an goizeko 09:00etan Laudioko Institutuaren aurrean, eta 09:30ean Amurrioko karabanentzako parkingean (Amurrio Antzokiaren atzean).

ITZULERA: Urriaren 13an bertan (igandea), arratsaldeko 17:30ean; berriz ere Amurrioko parkingean lehenik, eta Laudioko Institutuan ondoren (18:00). Irlatik 16:00ak aldera aterako gara.

NORENTZAT: Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideei eta ingurukoei ere zabalduko zaie parte hartzeko deialdia. Ez izan lotsarik eta gonbidatu nahi duzuen oro.

HAURRAK: Familian zatoztenen kasuan, haurren adinak ez du aparteko garrantziarik, guraso, hezitzaile edo aiton-amonarenak izango ez duen bezala. Adin tarte guztietako haurrek egingo dute topo bertan, eta izen ematearen arabera, jarduerak denentzako moduan antolatuko ditugu.

ZENBAT EGONGO GARA?:  Gure helburua bi akanpaleku osorik hartzea da (irla kanpalekuetan banatua dago, eta kanpamentu bakoitzean 54 ohe daude literetan (12 lagunentzako 4 etxola, eta 6 lagunentzako etxola bat). Lo egiteko etxolez gainera, jolasteko, egoteko, tailerrak egiteko edo bestelakoetarako aterpe bat gehiago du kanpamentuak, eta zelai handi bat ere, sua egiteko aukerarekin.

Muga beraz, 108 lagunena izango da (haurrekin batera egoteko 4 hezitzaile laguntzaile izango ditugu).  
EGONALDIAREN PREZIOA
Orain arteko urteetan bezala, asteburu pasa ahalik eta merkeena izatea da gure asmoa, horregatik, Zuhatzako irlako aterpetxeak bertan egoteagatik kobratzen diguna eta 5 euro gehiago kobratuko dugu pertsonako, ia kostu-prezioan hortaz Prezioaren barruan, hauek:
- Autobusa
- Larunbateko bazkaria
- Larunbateko askaria
- Larunbateko afaria
- Larunbata-igandea lo egonaldia
- Igandeko gosaria
- Igandeko bazkaria
- Ordu eta erdiko bi edo hiru ur-ekintza pertsonako (bela, piragua, pedaloak...)
- Egonaldirako bestelako materialaren kostua

BAZKIDEEK:
0-1 URTE ARTEKO HAURRAK:  doan
1-3 URTE ARTEKO HAURRAK: 12 €
4-29 URTE: 40 €
30 URTETIK GORAKOAK: 50 €

EZ BAZKIDEEK:
0-1 URTE ARTEKO HAURRAK:  doan
1-3 URTE ARTEKO HAURRAK: 16 €
4-29 URTE: 50 €
30 URTETIK GORAKOEK: 60 €

ORDAINKETA: Irteeran bertan ordaindu beharko da (urriaren 12an). Izena eman ondoren edozein arrazoi dela medio izena eman duenak ezin badu egonaldian parte hartu, Zuhatzako aterpetxeak erreserbagatik kobratuko digun hori kobratuko zaio.

LOGELAK: Zuhatzako aterpetxeko etxoletan oheak biko literetan banatuta daude, eta parte hartzaileek lo-zakua (eta hala nahi badute burukoa, bertan ez baitago) eraman beharko dituzte.

ANTOLAKETA IREKIA, familia parte-hartzaileekin bilera urriaren 04an
Bilera hau asteburu-pasan parte hartuko duten familiei zuzenduta dago.

Egonaldian bidaide izango ditugu hezkuntzaren eta aisialdiaren esparruan esperientzia handia duten hainbat hezitzaile (haur barik etorriko direnak). Baina gu geu, parte hartzaileak, izango gara asteburua nolakoa izatea nahi dugun erabakiko dugunak.

Horretarako, eta bestelako zalantzak argitzeko, URRIAREN 04an (ostirala) 18:30etan egingo dugu batzarra Aiaraldea Ekintzen FAKTORIA izango den horretan (Laudioko Industrialdea 4-8 pabilioia). Guk noski ideia batzuk eramango ditugu, baina denon artean erabakiko dugu bertan. Haurrak ere, nola ez, batzarrean parte hartzea nahiko genuke.

Batzarra bestelako informazio praktikoa emateko era baliatuko dugu, zer eraman behar den, zer ez...
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Aiaraldea.eus. Report Abuse