Aurkezten dugun formakuntza espazio kolektiboetan "zuria" izateak zer esan nahi duen hausnartzeko eta horren arabera jarduteko beharraren barruan kokatzen da. Horregatik, gai hau botere-harremanen egiturazko gai politiko gisa aztertzen hastea da asmoa, gai morala edo indibiduala den ustea alde batera utzita.
Hori dela eta, gonbidapen hau bereziki ondorengo pertsonentzako helarazten dizuegu: pertsona zuri bezala sozializatuak izan zareten pertsonei, zeuen aktibismoa, militantzia, boluntariotza edota lan-jarduera Gipuzkoan garatzen duzuenoi, eta gizarte-mugimenduen, GKEen, kultura-elkarteen, sindikatuen edo zuria ez den biztanleriarekin harremana duten beste zerbitzu publiko edo pribatu batzuen inguruan jarduten duzuenoi.
Horrela, tailer honetan zuritasunaren esanahia aztertuko dugu eta gure pribilegioak ulertzeko lanketa egingo da. Gure identitateen intersekzionalitateak kontuan hartuta, lanketa hau ondasun komunaren zerbitzura nola jar dezakegun aztertuko dugu. Hona hemen proiektuaren helburuetako batzuk:
- Gure inguruan gertatzen diren indarkeria eta mikroindarkeria arrazistak ikertzea, baita gure lan-eremuetan, eremu aktibistetan eta eremu pertsonaletan egunero gertatzen direnak ere.
- Pribilegio zuriaren inguruko lan-esparru bat eskaintzea eta hauskortasun zuria aitortzea.
- Sistema supremazista zuriak lurraldeetako eta bertako ingurumen- eta kultura- ondarea harpilatzean duen erantzukizuna ulertzea.
- Begirada errestauratiboa tresna nagusi gisa aurkeztea, arrazakeriarik, gizarte-ezberdinkeriarik eta lurralde-hustuketarik gabeko mundu bat eraikitzeko asmoarekin.
Gorputz zurien esperientziak zein zuriak ez diren esperientziak bizi badituzu formakuntzan parte hartzera gonbidatuta zaude, baina hasierako elkarrizketa bat izan beharko duzu dinamizatzailearekin, dituzun emozio-detonatzaileak ebaluatzeko; izan ere, baliteke trauma pairatzen baduzu behar adinako espaziorik edo laguntzarik ezin eskaintzea. Espazio honetan, pertsona zuriei aukera ematen diegu beren pentsamendu eta sinesmen sakonenak lotsarik gabe adierazteko.
ADI!: Gipuzkoan lan egiten duen edo bizi den jendeak lehentasuna izango du izena ematerako orduan.
Dena dela, interesa baduzu eta ez baduzu bi baldintza horietako bat ere betetzen, izena eman, tokia egotekotan formakuntzara etortzeko aukera izango duzu eta (izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak).
Nontokozo C. Sabic-ek (Ubuntu Co-Create) eskaintzen digun UBUNTUren printzipioen bidez lan egingo dugu. Emakume hegoafrikar beltza da, Apartheid-a bizi izan duena, gaur egun Europara migratua eta klimaren eta justizia sozialaren, komunitate-bizitzaren eta Iparralde-Hegoaldea adiskidetzearen defendatzailea.
Nazioarteko gizarte-mugimenduekin lan egiten du zapalkuntza-sistemak desegiteko estrategiak garatzeko, deskolonizazioaren eta arrazakeria barneratua sendatzearen bidez. Proiektuak eta taldeak bidelaguntzen ditu eta bideratzaile metodologietan esperientzia du. Bere jatorrizko komunitate indigenaren ezagutza xamanikoa berreskuratzen ere hasi da eta bizimodu iraunkorrak eta birsortzaileak sustatzen dituzten hainbat erakundetako partaidea da. Bere lanari buruz gehiago jakin nahi baduzu, esteka honetan informazioa lor dezakezu: nontokozosabic.com
Tailerra asteburu oso batean zehar egingo da, Errebal eraikinean (Eibarren), parte hartzaileek osorik jarraitu beharreko ordutegi honekin:
– Apirilak 18, larunbata: 10:00etatik 14:00etara - 15:30etatik 19:30tara
– Apirilak 19, igandea: 10:00etatik 14:00etara.
Kotxez bazatoz, aparkatzeko gomendioa:
https://maps.app.goo.gl/ZqJ3EzbbcukZRiJE9 Hezitzailearen ama-hizkuntza ingelesa da, eta, beraz, aldibereko itzulpen- talde bat egongo da gaztelaniara itzultzeko. Hala ere, euskaraz hitz egin nahi baduzu, hezitzaileari itzuliko diogu. Sentitzen dugu ekitaldi honetan ingelesa-euskara eta zeinu- hizkuntza interpretazioa ezin bermatu izana.
Asteburuko bazkariari dagokionez, zuen janaria ekartzera animatzen zaituztegu, Errebal barruan jan daitekeelako. Eguerdian arnasa hartzeko atseden-denbora egongo da, beharrezkoa izango baita.
Argi baduzu parte hartzeko interesa eta prestutasuna duzula, galdera hauek erantzutera animatzen zaitugu. Galdera hauen helburua taldearen osaerari buruzko informazioa lortzea eta tailerreko edukiak osaera horren arabera egokitzea dira.
Plazak mugatuak direnez, agian izena eman duten pertsonen artean hautaketa-prozesua egin beharko dugu. Horregatik, apirilaren 12a baino lehen formularioa bidaltzera animatzen zaitugu.