1. Kirol-egunkari batean, nazioarteko halterofilia-txapelketa bati buruzko artikulua argitaratu dute. Kirol honen helburua da ahalik eta pisu kantitate handiena altxatzea, barra metaliko baten muturretan jarritako diskoetan banatuta. Artikuluarekin batera argitaratutako argazkiak informazio hau ematen zuen:
a)Arrazoitu zergatik artikulu hau idatzi duen kazetariak ez duen fisika-ezagutza handirik. Berridatzi testua modu zuzenean. *
Your answer
b)Adierazi altxaldian zehar barran eta diskoetan eragina duten indarrak. *
Your answer
c)Kirolariak diskoak altxatzen dituenean, besoak buru gainetik erabat luzatu arte goratzea lortu behar du. Nahiz eta kantitatea aintzat hartzekoa ez izan, altuera horretan diskoek lurzoruan baino gutxiago pisatzen dute. Zergatik? *
Your answer
d)Kalkulatu kirolariaren eta altxatu dituen diskoen pisua. *
Your answer
2. Bazter batean, lurrean, entrenamenduetan erabiltzen dituzten pisu txikietako bat dago, eta konturatu gabe, kirolari batek estropezu egin eta mugitu egin du. Pisuak 24 kg-ko masa du eta 0,5 m/s^2-ko azelerazioarekin mugitzen hasi da.
Zer bultzada-indar jaso du pisuak? *
Your answer
3.Pisuak 2 m egin ditu aurrera leundutako zurezko lurzoruan, eta ondoren, moketazko gainazalean. Moketan, pisuak abiadura galdu du berehala, eta azkenerako, geratu egin da.
—Zer indarren eraginez galdu du abiadura pisuak? Deskribatu indar horren ezaugarriak. *
Your answer
—Zure ustez, zergatik higitzen zen hobeto pisua leundutako lurzoruaren gainean moketaren gainean baino? *
Your answer
4. Pisuek zer materialez egindakoak izan beharko lukete, iman batek erakartzeko? *
Your answer
—Deskribatu imanen ezaugarriak, bai eta bi imanen poloak hurbiltzen direnean gertatzen dena ere. *