B-Tuber ikastaroan izena eman:
Ikastaro praktiko eta dibertigarria doan!
Martxoak, 26, 27 eta 28an, goizeko 10:00tik 14:00ra, Euskararen Etxean [Agoitz plaza, 1. - 48015 Bilbo].
Ikastaroa 14-17 urteko gazteentzat da.

Ikastaroan ikasiko duguna...

-Lehen eguneko irakaslea: Iker Maguregi izango da.
Klase teknikoa: gaiaren aukeraketa, nola landu ideia bat, gidoia prestatu, lokalizazioak aukeratu, nola lortu argiztapen eta soinu ona, ikasleek jarraitzen dituzten youtuberren bideoen azterketa…

-Bigarren eguneko irakaslea: Ane Atxutegi izango da.
Hitzaldi formatua: Anek bere esperientzia youtuber bezala kontatuko du. Zergatik sortu zuen Youtube kanala? Zein asmoz? Zeintzuk ziren/dirabere youtuber erreferenteak? Sarean euskaraz aritzea positiboa ala negatiboa ? Nola aukeratzen ditu gaiak? Nola erebiltzen ditu tag-ak, SEOa, posizionamendua hobetzeko aholkuak..., zenbat denbora behar du bideo bat egiteko: hasierako ideiatik, grabaketa, edizioa, Youtubera igo, bideoaren promozio lanak…

-Hirugarren eguneko irakaslea: Iker Maguregi izango da.
Klase praktikoa: aurreko bi egunetan ikasitakoa praktikan jartzeko unea. Taldeka bideo bat sortu beharko dute, eta amaieran, beraien artean erabaki beharko dute zein izan den bideorik hoberena.

Email address *
Izen izengabea
Izen izengabea
Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Additional Terms