Irakasleen konpetentzia digitalak garrantziaren arabera sailkatzen
Med Kharbachek 'Educational Technology and Mobile Learning' blogean argitaratutako zerrenda honetan (The 33 digital skills every 21st century teacher should have) gaur egungo irakasleok izan beharreko 33 konpentzia digital aipatzen dira. Lagunduko didazu horietatik, zure ustez, garrantzitsuenak direnak identifikatzen?

Mila esker aldez aurretik zure denbora eta laguntzagatik.

Mesedez, ipini 1, 2 edo 3 konpetentzia bakoitzaren ondoan. *
1 (oso garrantzitsua) eta 3 (ez hain garrantzitsua)
1
2
3
Audioak sortu eta editatu
Marka-gune sozialak erabili, ikasleekin baliabideak/gogokoak partekatzeko
Blogak eta wikiak sortu ikasleentzat plataforma digitalak sortzeko
Irudi digitalak baliatu gelan erabiltzeko
Ikus-entzunezkoak erabili (bideoak...) ikasleen partaidetza sustatzeko
Infografiak erabili ikasleak bisualki akuilatzeko
Sare sozialak erabili beste irakasleekin erlazionatzeko eta profesionalki garatzeko
Aurkezpen asinkrono eta trebakuntza/prestakuntza saioak sortu
Ikasleen garapenerako garrantzitsua den portfolioa bildu
Online segurtasunaz jakin
Ikasleen lanetan plagioa antzemateko gai izan
Pantaila irudiekin bideoak eta bideotutorialak sortu
Sareko edukia artatu gelan erabiltzeko.
Erabili -eta ikasleen eskura ipini- atazak ahalik eta modu eraginkorrenean burutzeko eta lanak antolatzeko tresnak.
Bozketak eta galdeketak egiteko aplikazioak ezagutu, bat-bateko inkesta bat sortzeko adibidez.
Interneteko edukien jabetzari buruz jakin (Copyright, CC...), haiek modu egokian erabiltzeko
Ordenagailu eta bideo-kontsoletako jokoak erabili helburu pedagogikoekin
Erabili tresna digitalak ebaluazio galdeketak sortzeko
Elkarlanerako tresnak erabili testuak sortu eta editatzeko.
Edukiak bilatu eta ebaluatu
Gailu mugikorrak erabili (tabletak edo smartphoneak)
Ikasle gazteentzat seguruak diren guneak identifikatu
Denbora modu egokian kudeatzeko tresnak erabili
Jakin Youtube modu ezberdinetan erabiltzen, helburu pedagogikoekin.
Oharrak hartzeko tresnak erabili eta eduki hori ikasleekin partekatzen jakin
Weborrietan oharrak ipini edo zatiak azpimarratu eta ikasleekin partekatu
Antolatzaile grafikoak erabili (buru-mapak, kontzeptu-mapak...)
Post-it moduko online oharrak erabili
Bideotutorialak egiteko pantailako jarduna jasotzeko tresnak erabili.
Talde mezularitza erabili proiektu kolaboratiboetan jarduteko.
Bilaketa eraginkorrak burutu, ahalik eta denbora gutxienean.
Ikerketa bat burutu tresna digitalak erabiliz (ikerketa + aipamenak egiten jakin)
Artxiboak partekatzeko tresnak erabili, ikasleekin dokumentu eta artxiboak online partekatzeko.
Submit
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service