Nork merezi du Bai Euskarari Saria?
Dakizun bezala, urriaren 6an Bai Euskarari Sarien banaketa-ekitaldia ospatuko dugu Tabakaleran (Donostia). Horri begira, Bai Euskarari Sarietarako hautagaiak proposatzeko epea ireki dugu irailaren 15era arte. Galdetegi honen bidez, hiru hautagai proposatu ahal izango dituzu:

·         Bai Euskarari ziurtagiria dutenen artetik, bi proposatu behar dira Bai Euskarari Saria jasotzeko. Aukeraketa egiteko, Bai Euskarari Ziurtagiridunen mapa kontsulta daiteke esteka honetan: http://www.baieuskarari.eus/eu/ziurtagiridunak

·         Pertsona bat Bai Euskarari Laguna sariarekin aitortua izateko.

Zeintzuk dira zure ustez alor sozioekonomikoan euskara sustatzearen alde egindako lanagatik edo ekarpenagatik aitortza behar duten hiru horiek?

Proposamenak bidaltzen dituzuen pertsonen artean bonoak zozkatuko ditugu Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateen produktuetan edo zerbitzuetan gastatzeko.

Zure aukera egin baino lehen, Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateen mapa ikustera animatzen zaitugu, informazioa jaso, baloratu eta nahiago dituzun entitate horiek aukera ditzazun: http://www.baieuskarari.eus/eu/ziurtagiridunak

 
Sign in to Google to save your progress. Learn more
1-Bai Euskarari Sarirako hautagaia *
2-Bai Euskarari Sarirako hautagaia *
3-Bai Euskarari Laguna sarirako hautagaia *
Bukatzeko, iruzkinen bat egin nahiko bazenu, aurrera!
Adierazi zure izen-abizenak (Aukeran, bonoen zozketarako)
Adierazi zure e-posta  (Aukeran, bonoen zozketarako)
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Arteman Komunikazioa Comunicación.

Does this form look suspicious? Report