Sabeletik Munduraren urtebetetzeko Zilborhestearen doinuak saiorako izena ematea.
Musikaren bidezko bidaia gidatua izango dugu Ines Osinagaren taupadek gidatua.

- Azaroak 15.
- 17:30-19:30
- Donostiako Ekogunea.

Ez da kontzertu bat.

Ez da haurrei zuzenduriko kontaketa bat.

Familiak* elkartuko gara eta musikak bakoitza toki, sentimendu, une, usain, bizipen batetara eramango gaitu. Izan liteke goxoa, baita gogorra, izan liteke sakona edo azalekoa... Bidaia beti da hobea musikak laguntzen badu 🤸.

Behar edo nahi duenak borobiletik atera eta guneak eskaintzen digun askatasun eta babesgunea erabili ahalko du. Baita zerbait jateko edo arnasa hartzeko espazioa ere.

- 17:30ean elkartuko gara Ekogunean.
- 18:00ak bitartean espazioa era askean bizitzeko aukera izango da.
- Zilborhestearen Doinuak 18:00-19:00 bitartean biziko dugu gunearen erdialdean.
- 19:00-19:30 espazioan aske bizitzeko aukera.
-19:30ean irteten saiatuko gara.

Inprimaki hau betetzean saio honetarako izena ematerako lehen urratsa burutuko duzu.

Ordu gutxiren buruan email bidez jasoko duzu izena ematea baieztatzeko informazio guztia. Izena ematea EZ DA BAIEZTATUTZAT emango ordainketa egin eta sarrera jasotzen duzuen arte.

Inprimakia betetzerakoan Sabeletik Mundura webgune honetako pribatutasun politika eta erabilera baldintzak onartzen dituzu. Datuen arduraduna: Nahia Alkorta Elezgarai || Erabilera: salerosketa eta kontratazioa kudeatzea. || Legezkotasuna: Zure baimenik gabe ez da ezer egiten. || Nork jasotzen ditu zure datuak: ez zaizkio inori ematen. || Zure eskubideak: edozein unetan eska dezakezu zure datuetarako sarbidea, aldaketak egin edo ezabatzea, eska ezazu nahi duzunean. || Informazio gehiago: datuen erabilerako informazio guztia webguneko lege oharrean duzu.

Zein dira zure izen-abizenak? (Zurekin datoztenenak aurrerago eskatuko dizkizugu) *
Your answer
Zein email helbideren bidez jarriko naiz zurekin harremanetan? *
Your answer
Noiz eta nola ezagutu duzu Sabeletik Mundura?
Your answer
Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service