Txapelketa uztailaren 25ean izango da herriko plazan. Izena emateko azken eguna uztailaren 23a izango da.
Marmitakoa plazan prestatu behar da eta gutxienez kazulara bakoitza 8 pertsonentzako izan beharko da.
Antolakuntzak kazulara bakoitzeko atuna, 5 kg patata, 2 kg kipula, 3 piper eta ogi bat banatuko ditu.
Produktuen banaketa goizeko 9etan izango da eta kazularak 13:30rako aurkeztu beharko dira.
Kazulara bakoitzeko 15 € ordaindu beharko dira. Ordainketa plazan bertan egingo da.
Plazan bazkaltzen duten kuadrilek 4 € ordaindu beharko dute pertsonako, eta horren truke platerak, jateko tresnak , aulkiak eta mahaia (8 pertsonentzako) emango zaizkie.
Eguraldi txarra eginez gero, herriko aterperen batean antolatuko da txapelketa. Aurrerago informazio gehiago partekatuko da.