AIARALDEA, AHOBIZI ETA BELARRIPREST! 30 EGUN EUSKARAZ
Herri-erronka da, euskaraz hitz egiten duten edo ulertzen duten aiaraldear guztiei zuzendua. Batzuei “hizkuntzaren armairutik” ateratzea proposatzen dizuegu, eta besteei, armairutik atera diren horiek animatzea eta laguntzea. 30 eguneko erronka izango da, astebeteko lau txandatan gorpuztuko dena: azaroaren 3an hasi eta euskararen egunean, abenduaren 3an amaituko dena.

ZER DA HIZKUNTZAREN ARMAIRUTIK ATERATZEA?
Gure gaztelaniazko hizkuntza ohituretatik ateratzea eta hizkuntza portaera euskarara ekartzea da. Horretarako bi figura dira beharrezko:

> Baietz 1.000 ahobizi armairutik atera!
Euskarazko jokabide aktiboa hartuz, hizkuntzaren armairutik aterako diren herritarrak dira. Astebetez euskaraz egingo diote ulertzen duenari.

> Baietz 5.000 belarriprest lortu!
Eurei euskaraz egitea ondo hartzen dutela adierazten duten herritarrak dira, hitz egiteko gaitasunik ez, baina euskara ulertzen dutela adierazi eta ahobiziei eurekin euskaraz aritzeko gonbitea egingo diotenak.

30 EGUNEKO ERRONKA
Erronkak iraungo duen hilabetea 4 astetan banatuko dugu, eta aste bakoitzean eskualdeko herri jakin batzuk ariko dira ahobizi eta belarriprest, zazpi eguneko txandatan. Ekialdetik hasi eta mendebaldera zabalduko dira txandak.
Lau astetako txanda dinamika amaituta, azken asteburua (abenduak 1etik 3ra) herrietan txanda egin dugun guztiok izango gara ahobizi eta belarriprest, elkarrekin. Abenduaren 3an jai eta aldarrikapen egun eder batean egingo dugu topo Urduñako kaleetan.


ZEIN DA KONPROMISOA
Ahobizi zein belarriprest izateko prest agertzen diren herritarrek, gutxienez astebetez (7 egunez) hartuko dute euren hizkuntz ohiturak aldatzeko konpromisoa. Txanda hautatu beharko dute horretarako, eta konpromisoak irauten duen denboran jantzita eraman beharko duten txapa bat emango diegu. Hautatuko txandaz gainera, azken asteburuan denok ahobizi eta belarriprest izango gara, euskararen egunera arte.

ERRONKAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Aiaraldean jaio, bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 urtetik gorako herritarrek (2004a baino lehen jaiotakoek) parte hartu ahal izango dute erronkan.
Erronkan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea (ikus azkenengo orria).
Ahobizi izateko euskaraz hitz egiteko gaitasuna izan behar da, eta belarriprest izateko aldiz, euskara ulertzea nahikoa da.

Izena: *
Your answer
Abizenak: *
Your answer
Jaiotze urtea: *
Your answer
Udalerria (bizilekua) *
Your answer
Herria / Auzoa (bizilekua) *
Your answer
E-maila:
Your answer
Telefono zenbakia (sakelakoa ahal bada): *
Your answer
AHOBIZI edo BELARRIPREST izateko konpromisoa hartuko dut, abenduaren 1etik 3ra *
Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service