“JANGELAKO ARDURADUNAK SARETZEN”

IZEN EMATEA ITXI DUGU, MILA ESKER ZUEN PARTEHARTZEAGATIK!

HEIZE eta EHIGE


Eskola-jangelak hobetzea lehentasunezko gaia da EHIGE eta HEIZErentzat eta horregatik, arlo honetan ere elkarlanean aritzea ezinbestekotzat jotzen dugu.

Jangelako arduradunak saretzen jardunaldian, jangela-arduradunen zeregina, jantoki batzordean eman beharreko elkarlana eta ikasleriaren elikadura osasungarria izango dira besteak beste zutabe nagusiak.

Honetaz gain, eta saretzearen beharra aldarrikatzen dugun honetan, aztergai izango ditugu honako gai hauek ere: ikastetxearen antolaketa, enpresek bete beharreko baldintzak, zerbitzuaren beraren kontrola, jantokia espazio pedagogiko gisa eta eskola-jangelan aritzen diren guztien formazioa.

Euskal Eskola Publikoak eremu honetan ere badu zer hobetu eta zu ere hobekuntza hau aurrera eramateko behar zaitugu. Jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu! 

*Izena emateko azken eguna: martxoak 8

“JANGELAKO ARDURADUNAK SARETZEN”

Bilboko Hezkuntza Fakultatea (EHU)

Martxoak 15 // 9:30-14:00

  • 9:30-10:00. Jardunaldiaren aurkezpena
  • 10:00-11:30. Esperientziak
    • “Eskola-jangela eraldatzeko proposamen pedagogikoak” (Salburua HLHI)
    • “Jangela-batzordeen ahalmen eraldatzailea indartzeko tresnak” (Lan-taldean parte hartu duten ikastetxeak) *
    • “Jangela-zerbitzuaren kontrola egiteko tresnak” (Eneko Viñuela, Bidezko Elikadurako koordinatzailea)
  • 11:30-12:00. Kafea
  • 12:00-13:30. Lan-taldeak
  • 13:30-14:00. Itxiera
*JARDUNALDI GUZTIA EUSKARAZ IZANGO DA ESPERIENTZIA HAU EZIK // TODA LA JORNADA SERÁ EN EUSKERA SALVO ESTA EXPERIENCIA
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Submit
Clear form
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy