[IZENA EMAN]
Kaixo lagun:

Galdetegi honen bidez urriaren 25ean Orona-Ideoko Gallery aretoan egingo den Enpresarean Azokan izena emango duzu.

Aurtengo Azokaren gaia honakoa da: “Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka”. Jardunaldiak goizeko 8:30etatik 14:30ak arte iraungo du eta, nahi izanez gero, bertan bazkaltzeko aukera ere eskainiko dizugu*.

Euskal Herriko arlo sozioekonomikoaren trasformazioari eta pertsonen etorkizunari begira jarriko gara, lehiakortasunaren oinarriak identifikatzeko saiakera egingo dugu eta lan sistema eraginkorrei buruzko ideiak eta iritziak partekatuko ditugu.

Bertan izango ditugu enpresa eta teknologia arloko zenbait erreferente; besteak beste: Mari Jose Aranguren (ORKESTRAko zuzendari nagusia), Alexander Arriola (SPRI Taldeko zuzendari nagusia), Gorka Julio (Talaios kooperatiba), Imanol Esnaola (Gaindegiako koordinatzailea), Rikar Lamadrid (Eusko Jaurlaritza, Lanbide Heziketako zuzendaria), Nuria Agirre (Laboral Kutxako GGBB arduraduna), Ixaka Egurbide (IMHko zuzendaria), Iker Barrena (Hispavista Labseko zuzendari exekutiboa), etab. Datozen egunotan egitarau eta ordutegi zehatzak aurkeztuko ditugu.

Orain, mesedez, Azokara etorri eta bertan bizipen, proiektu eta ideia interesgarriak ezagutu, partekatu eta eztabaidatu nahi badituzu, bete ondorengo galdetegia.

Edozein zalantza baduzu info@enpresarean.eus e-postara idatzi eta lagunduko dizugu.

* Jardunaldia bukatutakoan, Orona-Ideon bazkaltzeko eta gainerako parte-hartzaileekin iritziak trukatzeko aukera egongo da. Bertan ordaindu beharko duzu, baina lekuaren aurreikuspena egiteko, eskertuko genizueke adieraztea bazkaltzen geratuko zaren. Bazkariaren prezioa 13 eurokoa da.

** Arin-Arin atalean parte hartu nahi duzu? Zure ideia berritzailea burutzeko txanpa hartu nahiko zenuke? Partekatu zure proiektua hiru minututan Enpresarean Azokan, arin eta labur. 2000 euro irabazteko aukera dago. Ekintzailearen txanpa zurea izan daiteke! [https://goo.gl/forms/yZlbUK08f4vDkyEt1]

Espero zaitugu!


---
Antolatzailea: Enpresarean.eus | Bai Euskarari Elkartea
Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Spri Taldea, Laboral Kutxa eta Hernaniko Udala
Laguntzailea: Orona Fundazioa
----

Izen - abizenak *
Your answer
Enpresaren izena
Your answer
Harremanetarako emaila *
Your answer
Harremanetarako telefonoa *
Your answer
Bazkaltzen geldituko zara? *
Required
Bestelako iradokizun edota zalantzarik baduzu, adierazi hemen
Your answer
Zure datuen babeserako, mesedez, ondorengo lege oharrak onartu
DBEO-RGPD 2016/679ko 32. konsiderandoan, 6. eta 13. artikuluan eta uztailaren 11ko 34/2002, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoa (aurrerantzean LSSICE-34/2002) Legeek xedapenekin bat etorriz, informaturik geratzen naiz eta baimen zehatza ematen dut Enpresarean proiektuko BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIAREN SUSTAPENERAKO ELKARTEA (tratamendu arduraduna den heinean, hemendik aurrera BAI EUSKARARI ELKARTEA)-ren aldetik nire Datuen tratamendua eta kudeaketa BAI EUSKARARI ELKARTEko proiektuan parte hartzean. Baimentzen dut ere, SMSak, bat-bateko mezuak, e-mailak, fax-mezuak eta posta elektronikoa ez diren mezuak, BAI EUSKARARI ELKARTEAK prestatzen dituen hainbat zerbitzu, ekintza jakinarazpenak bidaltzeko erabili ahalko direla. Ekintza eta zerbitzu horiek bere web-orrialdean identifikagarri egonik (https//www.baieuskarari.eus edo/ eta https://www.enpresarean.eus/). Nire atzipen, zuzenketa, ezabaketa, aurka eta tratamendua mugatzeko eskubideak aurrera egiteko aukerari buruz informaturik nagoela bermatzen dut. Horretarako hain zuzen ere, BAI EUSKARARI ELKARTEAREN helbidera zuzendu ahalko naiz, Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain (Gipuzkoa) edo posta elektronikoz; info@baieuskarari.eus zuzenduz gero. Bermatzen dut ere, nire aldetik emandako datu pertsonalak eta informazioa benetakoa dela eta horietan gerta daitezkeen edozein aldaketari buruz, BAI EUSKARARI ELKARTEARI informatuko diodala.
*
Required
Submit
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Arteman Komunikazioa Comunicación. Report Abuse - Terms of Service