Zuk zeuk zeure osasunaren ardura hartuz, izena eman dezakezu astebeteko barau topaketa burujabe eta autoeratuan, euskara hutsean, pantailarik gabe eta barauean, ura bakarrik edanez, edo sasibarauean (fruta/salda/barazki aukerak).
NON: Bergarako Elosu mendi-auzoan, eliz-ondoko aterpetxean.
NOIZ: Uztailaren 21ean, astelehena, arribatze eguna, eguerdiko 12etan hasita.
Uztailaren 22tik 26ra, egunero gune irekia.
10:00-18:00 Gune Irekia. Parte hartzaileok osatuko dugu agenda egunero.
Uztailaren 27an, igandea, garbiketa eta agurra.
ZENBAT: 150 euro aste osoko gastuetarako: gastuetan barne dira elikagai aukerak edozeinek nahi duenean barautik atera ahal izateko (bertako fruta / salda / barazkiak), oheak, mantak, sua pizteko egurra, belardiak, amakak, kloratu gabeko ur ona, frontoia, udal pistina toboganarekin.
Norberak ekarri behar du bere maindire edo lo-zakua, almohada, ur botila, hortzetakoa, bainujantzia, pistinarako txanoa, belarrietarako tapoiak, esku pilota, musika tresnak...
Izena emateko, bete ondorengo datuak eta amaitutakoan sakatu 'Bidali'