Araban euskarazko sormen esparrua sustatzeko egitasmoa.
Otsailaren 27an egun osoko topaketa egingo da Oihaneder Euskararen Etxean.
· Goizean, Euskal Herriko hiru profesional erreferenteen hitzaldiak eta mahaingurua eskainiko da.
· Arratsaldean, saio parte-hartzailea egingo da.
OHARRA: Egitasmoa bere osotasunean kultura sortzaileei zuzenduta badago ere, jardunaldia irekia izango da, eta interesa duen edozein norbanakok parte har dezake. Arratsaldeko laborategian, berriz, 18 urtetik gorako eta Araban erroldatuta dauden kultur sortzaileak bakarrik eman dezakete izena.
*Egitasmoaren oinarriak irakurtzea gomendagarria da.