HAPO ARRIGORRIAGA PGOU
Herritarrek, Arrigorriaga Hiria Antolatzeko Plan Orokorra Irizpide, Helburu eta Alternatibak birformulatzen parte hartzea
Sarrera
Arrigorriagako Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokorra berrikusteko lanei heltzea erabaki du. Hain zuzen ere, 2010ean hasi ziren lan horiek, baina, 2011ko martxoaren 31n Udalaren Osoko Bilkurak Plan Orokorraren Irizpideak, Helburuak eta Aukerak onartu ondoren, bertan behera utzi ziren. 2011ko ekainean erabaki zen lanak etetea, nagusiki bi prozesu judizial zeudelako abian Aurrerapenean esku hartzeko proposatutako bi sektore urbanizagarriri buruz (AR-R2 Lanbarketa eta Bentakoerreka industria sektorea). Prozesu horiek epai irmoa dute, gaur egun, eta, hala, plan orokor berria berme osoz lantzeko bidea ireki da. Horrexegatik hartu du Udalak erabaki hau. Hala, Plan Orokorra idazteko lanei berrekingo zaie, orain aurkezten den dokumentu honen bidez: “Plan Orokorraren Irizpideak, Helburuak eta Aukerak Eguneratzea”.

2011n onartutako Arrigorriagako Plan Orokorraren Irizpideak, Helburuak eta Aukerak berrestea du xede dokumentu honek. Irizpideak, helburuak eta aukerak onartzeko, herri partaidetzako prozesu zabal bat antolatu zen orduan, eta dokumentu haren zenbait alderdi berrikusteko premia sortu da, orain, arrazoi hauek direla eta:

• Lanbarketa eta Bentakoerreka lurzoru urbanizagarriei buruzko epai judizialak betetzea.

• Plangintza errealitate fisikoari egokitzea.

• Dokumentua 2011z geroztik EAEn garatutako udalaz gaindiko antolaketa tresnek (lurraldekoek eta sektorekakoek) ezarritako xedapen berrietara egokitzea.


Zure parte hartzea eskertzen dizugu

Arrigorriagako Udala
Next
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of LKS, S. COOP. Report Abuse