2.IRAKURMENA. Irakurri testua eta aukeratu erantzun egokia.
Bartzelonak ibilgailuen zirkulazioa mugatu nahi du, kutsadura handia bada.
Bartzelonako Udalean, Airearen Kutsaduraren aurkako Mahaiko adituek ibilgailuen zirkulazioa mugatu nahi dute. Matrikula-zenbakia bakoitia edo bikoitia bada, horren arabera mugatu nahi dute, baina bakarrik kutsadura handia badago.
Ekologia, Urbanismo eta Mugikortasuneko arduradunak, Janet Sanz alkateordeak, osteguneko prentsaurrekoan adierazi du autoak matrikula-zenbakiaren arabera zirkulatzeko muga proposamen bat dela, adituek aurkeztu duten neurrietako bat, eta neurri hori udalak aztertuko dituen proposamen artean dagoela.
Udala pentsatzen ari da hirian sartzeko ibilgailu-kopurua mugatzea, alde batetik, semaforoak erregulatuz eta, bestetik, VAO* izeneko bideak jarrita. Horrela, garraio publikoari lehentasuna eman nahi dio.
Gainera, kanpokoek nola aparkatu ere arautu nahi du, zer egin hutsik doazen taxiekin, eta kutsadura-ordu nagusietan, goizeko 07.00etatik 11:00ak arte, zamalanak debekatu. Hori guztia kutsadura handia baldin bada.
Udalak hurrengo hilabeteetan aztertuko ditu neurriok, eta agian urte-bukaerarako onartuko ditu.