GURASO FORMAKUNTZA 2020. Adikzioen prebentzio programa.
Ez ohiko egoera bati ez ohiko erantzuna emanez, saio guztiak udazkenera atzeratu behar izan ditugu, eta lehenengoz, programa osorako, zein saio bakoitzerako izen-ematea lotura bakarraren bitartez kudeatuko dugu.
Saioak, esku artean izan duzun programazioan agertzen den moduan, presentzialak eta zaintza zerbitzua dutela aurreikusten dira, baina egoera dela eta, ezinezkoa balitz, dijitalki gauzatuko ditugu. Informazio zehatza, saio bakoitza baino egun batzuk lehenago jakinaraziko diogu izena eman duen bakoitzari e-posta bitartez.