Euskaltzaindiaren 50. urteurrenean, 1968an, egin zen Euskara batu edo estandarizatu zuen Arantzazuko Biltzar Nagusia. Euskaltzaindiak, aurki, 2018an, 100 urte beteko ditu. Euskararen Erabilera bultzatzeko aro berriari hasiera Euskaltzaindiak 2018an antolatuko lukeen Mendeurreneko Biltzar Nagusiak emango dio. Mendeurreneko Biltzar Nagusi horretan, ondorengo 25-30 urteetarako, Euskararen Gizarte Erabileraren oinarriak eta estrategiak finkatuko dira.