BTuber izan euskal YouTuber ikastaroan izena eman :: urtarrilaren 3, 4 eta 5eko txanda
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioa elkarlanean B-Tuber egitasmoa abian jarriko dute 2017ko abenduaren 26tik urtarrilak 5a bitartean, Euskararen Etxean. Bilbon erroldatutako 14-17 urte bitarteko gazteei YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da B-Tuberren helburu nagusia eta horretarako formakuntza saioak eskeiniko zaie. Ikastaroaren irakasleak EHUko Informazio eta Komunikazio Zientzien fakultateko graduko hiru ikasle izango dira.

Hiru ikastaro eskeiniko dira, eta bakoitzak hiru goizetan gauzatuko da, egunero 4 orduz. Egun bakoitzak konpetentzia ezberdinak izango ditu, egitasmoa bukatzean gazteek YouTuber izateko argibide nagusiak ezagutuko dituztelarik.

OHARRA: parte hartzaileek telefono mugikorra ekarri beharko dute.

Izen emate epea: azaroak 27 – abenduak 17 bitartean

Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Additional Terms