ARKUPEHOTSAK
Hasieratik, sortzaile berriei babesa eskaintzea izan da Kulturaz kooperatibaren xedeetako bat. Horregatik urte hauetan modu desberdin askotan gerturatu gara sortzaileengana eta luzatu diegu eskua gure baliabideen bitartez heuren lanari bide emateko (kontzertuak, grabaketak, erakusketak, sormen egoitza programak…)

Nahi horri forma emanez eta Sanagustin kulturgunean espresuki horretarako oholtza-formatu berri bat egokituz 'Arkupea' proiektua abiatu genuen 2015ean. Musikan nahiz arte eszenikoetan aritzen diren sortzaile berrien plaza eta babesa izan nahi du gure arkuaren aterpeak.

Xede horri jarraiki, orain artean eginiko lana balioan jartzeko asmoz eta ekimenari forma zehatzagoa eman nahian 'Arkupehotsak' programa sortu dugu. Proiektu honetan bidelagun ditugu Badok, Musikazuzenean, Kultura Live eta Gaztea Irratia. Euskal musika balioan jartzeko ezin bidelagun hoberik topatu.
Email address *
Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Additional Terms