Aurreko urtean hasitakoari jarraipena emanez, 2024-2025 ikasturtean ere Dobera Euskara Elkarteak, goizetan, haur zaintza behar duten familiei zuzendutako zerbitzua eskainiko du. Eguneko lehen ordu hauetan, haurrak giro euskaldun, goxo eta ludikoan egongo dira, eguna ahalik eta modu atseginenean hasteko. Bertan: jolasak, mahai jokoak, irakurketa, margoketa... egin ahal izango dira.
Goizeko zaintza honetan ere, Doberak bere helburuei eutsiko die: umeen artean euskararen erabilera indartu eta sustatu nahi da. Baina ez hori bakarrik, era berean, umeek hezkidetza, elkarlana eta talde sentimendua bultzatu, euskal kultura ezagutu eta lagun berriak (adin ezberdinetako haurrak elkarrekin egongo dira) ezagutzea nahi dugu.
Doberako hezitzaileak arduratuko dira umeen harrera goxoa egiteaz. Haurrak hartzeaz gain, gurasoen oharrak ere jasoko dituzte, gero ume bakoitzaren tutoreari helarazteko. Hezitzaile hauek arduratuko dira, noski, umeak beren irakasleekin uzteaz.
*Baldintzak: