Legorreta 2030 II. mahai zabala
Legorreta 2030 Plan Estrategikoa garatzeko partaidetza prozesuak aurrera darrai. Urriaren 16an, herritarrekin lehen partaidetza saio zabala egin genuen, eta, bertan, ardazkako-mahaietan landutako aurre-diagnostikoak aurkeztu eta osatu genituen, eta etorkizuneko erronkak irudikatu. Ondoren, azaroaren 3an, inspirazio-saioa izan genuen Herri Antzokian, eta zahartzaroaren zaintzaren inguruan, energia eta klima aldaketaren inguruan eta etxebizitza komunitarioen inguruan aritu ginen.

Prozesuarekin jarraitzeko, azaroaren 13an, larunbata, II. partaidetza saio zabala egingo da herrian, eta bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi genizuke, zure ekarpena interesgarria izan daitekeela uste baitugu.

Saio zabal honen helburua da plan estrategikoa lantzea, eta etorkizunera begira ditugun erronkak osatzea eta lehenestea. Hori guztia, hasierako fasean egin den azterketatik eta norberaren bizipenetatik abiatuta. Hori guztia, esan bezala, hasierako fasean egin den azterketatik eta norberaren bizipenetatik abiatuta.

Prozesu hau aurrera eramateko orduan, saioak bideratu eta herritarrekin hausnarketa eta lanketa konpartitua egiteko Elhuyarren laguntza izango dugu.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Aukeratu zein hizkuntzatan nahi duzun *
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Elhuyar Fundazioa. Report Abuse