INSTAGRAM KONTUA: @KIROLBIZIAN
Zure zalantzekin idatz iezaguzu =)
Adina: 16-60 urte
Eguna: Abenduak 14 (zapatua)
Ordutegia: 10:00 - 14:00
Galdakao Kirol Bizian bikote mistoei zuzenduriko kirol lehiaketa bat da. Honetan Galdakaoko kuadrilla, kultur talde eta kirol talde ezberdinek parte hartu ahalko duzue.
Goiz oso batean zehar, partaideen trebetasuna neurtuko duten zenbait erronkaren bitartez, parte-hartzaileen punteria, erresistentzia, indarra edo mugikortasuna frogan jarriko ditugu Galdakao Kirol Bizian.
Lehiaketak kanporaketa formatua izango du, eta froga bakoitzaren ostean bikoteen erdia kanporatua izango da, bikote irabazle bakarra geratu arte.
Izena eman ezazue lehiaketa osatzen duten ARAUAK, FROGAK eta SARIAK ezagutzeko!!!
*Parte-hartzaile kopuru mugatua dago
*Lehentasuna izango dute lehenago izena eman duten bikoteek.
*Kuadrilla beretik bikote batek baino gehiagok eman dezakete izena, baina beranduago kuadrilla berri bat aurkezten bada bikote bakarrarekin, lehen kuadrillako bigarren bikoteak ezingo du parte hartu. Kuadrilla guztien parte-hartzea sustatuz