Kirikinoko bazkideei esker egiten du aurrera gure proiektuak. Komunitate baten babesa ezinbestekoa baitugu egunerokoan. Baita ere, bazkideek egiten duten ekarpen ekonomikoa. Dena ez da eman ordea, bazkideek honako onuretaz gozatzen dute:
- Lehena eta garrantzitsuena, komunitate eder baten parte izatea.
- Aisialdi eskaintzaren informazio guztia sakelako eta posta elektroniko bidez jasoko duzue.
- Kirikinok antolaturiko jardueretan parte hartzeko lehentasuna eta deskontuak izango dituzue.
- Bazkideen arteko zozketetan parte hartuko duzue eta Kirikino aisialdi taldeak urtero egiten duen oparia jasoko duzue.
Urtean, 20€ko prezioa du bazkidetzak, eta gehienez 5 kide bazkidetu ahal izango dira.