Duela 25 urte sortu zen Uhagon kultur elkartea, herritar talde batek
proiektua herrian ezinbestekoa zela sinetsi eta horren alde lan egin
zuelako. Harrezkero, 25 negu, udaberri, uda eta udazken ezagutu izan
ditu proiektuak, Markina-Xemein eta inguruari kulturarako espazio bat
eskaintzea ardatz. Mende laurden honetan denetarik bizi izan du
proiektuak, lagun eta kide askoren bultzadaren laguntzaz. Bakoitzak
beretik, bakoitzak bere ahalmenaren arabera.
Bide
horretan jarraitu nahi dugu, komunitatea hazten jarraitzea eta jende
gehiagoren parte izatea nahi dugu. Horregatik, oraindik ez bazara,
egin zaitez bazkide, erein ezazu hazia. Zure nahien eta ahalmenen
arabera, parte hartu ezazu Uhagonen.