Request edit access
Ur azpiko altxorrak
Arnas hartzeko tutua eta betaurrekoak hartuta uretan murgiltzen bazara, hondarra, arrokak eta hainbat izaki bizidun ikusiko dituzu: arraintxoak, izkirak, algak, olagarroak… Baina oxigeno bonbonak soinean hartuta ur sakonagoetan murgilduz gero, beste mota bateko altxorrak aurkituko dituzu: lingoteak, anforak, burdin harria… Altxorretan altxorrena, ordea, aspaldiko ontzi bat aurkitzea da!
Istripu baten ondorioz hondoratutako ontziak izan ohi dira. Agian gidariaren maniobra txar baten ondorioz hondoratu ziren, edo ekaitz batek bultzatuta arroken kontra egin zuten… Harrezkero, uraren azpian egon dira, arrain, hondar eta alga artean.
Denbora igaro ahala, itxura aldatu egiten zaie ontzi horiei: lehen ontzi handiak eta ederrak zirenak erabat deseginda egon daitezke ur azpian. Itsasoak hondatu egiten du egurra: uraren indarrak txikitu egiten duelako, animaliek jan egiten dutelako... Horregatik, ez da erraza izaten ontzi bat osorik aurkitzea; haren arrastoak baino ez dira egoten ur azpian, eta ez
dute, jada, ontzi baten itxura handirik izaten.
Ikertzaileak bonbona handiekin sartzen dira ur azpira. Arkatz eta paper bereziak eramaten dituzte, ikusten duten guztia marrazteko. Aurkitutako gauza guztiei etiketatxo bana jartzen diete. Aurkitutakoaren arabera jakin dezakete zein garaitakoa zen ontzia. Bilaketa amaitzen dutenean, aurkitutakoa uretatik ateratzen dute, eta, gehienetan, museo batera eramaten dute.

Arantxa TXINTXURRETA (2009/04/28)
www.zernola.net (egokitua)
Zure izena idatzi *
Your answer
Zure gela? *
Zer da beharrezkoa ur sakonetan murgiltzeko? *
Zer aurki daiteke ur azpian? *
Zein da ur azpian aurki daitekeen altxorrik preziatuena *
Ikertzaileek zertarako erabiltzen dituzte arkatz eta paper bereziak? *
Non irakur daiteke testu hau? *
EGIA ALA FALTSUA? Markatu "X" batez laukitxo egokia *
EGIA
FALTSUA
Ur azpian bizidun asko aurki daitezke: arraintxoak, izkirak...
Ura azpian dauden ontzi batzuk arroken kontra jo ondoren hondoratu ziren.
Urak bakarrik hondatzen du hondodatutako ontzien egurra.
Denbora igaro ahala, urperatutako ontziei ez zaie itxura asko aldatzen.
Aurkitutako itsasontziaren zatiak museora eramaten dituzte beti
Zein da testuaren gai? *
Submit
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy