Request edit access
SALAKETEN POSTONTZIA

Usurbilgo Udalak, biztanleriari erreparatuta nahiz eta behartuta ez egon, Udalaren web orriaren bidez irregulartasunak salatzeko prozedura hau martxan jarriko du, betiere salaketa horiei zantzuak (gutxienez) lotzen zaizkien neurrian.
Helburuak hauek dira:
A. Gobernu ona eta gardentasuna indartzeko Udal organo eta erakundeen zerbitzura dauden hautetsiek eta langileek bete behar dituzten printzipio edo arau etikoak eta gobernu eta administrazio onekoak betetzen laguntzeko helburuarekin sortu da postontzia.

B. Gatazkak prebenitzeko bitarteko gisa jarduteko Kanal segurua da, noranzko bikoa, eta udal administrazioaren eta pertsonen arteko lankidetza sustatzen du, parte-hartzearen bidez kudeaketa publikoan balio etikoak lantzeko.
Irekitako salaketa-bide horren bidez, edozein pertsonak jakinarazi ahal izango ditu iruzur-susmoak eta, horri dagokionez, detektatu ahal izan dituen ustezko irregulartasunak, eta jakinaraziko zaio salaketan kontuan hartuko dela eta egindako kudeaketen emaitzak jakinaraziko zaizkiela.

C. Komunikazioen konfidentzialtasuna eta komunikatzailearen ukigabetasuna bermatzeko. Postontziak konfidentzialtasuna bermatzen du uneoro. Komunikazioa egiten duen pertsonak eskubidea du bere laneko identitatea eta osotasuna eraginkortasunez babesteko, eta ingurune digitalean anonimotasuna erabat bermatzeko, komunikazioa modu anonimoan egitea erabakitzen badu.


Sign in to Google to save your progress. Learn more
Idatzi hemen zure salaketa
*
Zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, bete hurrengo eremuak:
Izen-abizenak:
Helbide elektronikoa:
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy