Request edit access
Elurra
IRAKURRI TESTUA ETA ERANTZUN GALDERAK
Mendillorri auzoa txuri-txuri geratu zen, urtarrilaren 24an, asteazkena, elurra bota zuen eta. Mendillorri txuri-txuri geratu zen. Elurra espaloietan eta errepideetan. Autoek eta autobusek arazoak izan zituzten gure auzotik bai sartzeko, bai ateratzeko.
Mendigoiti ikastetxeko ikasleak, aldiz, beraien zamarrak, botak, txanoak eta eskularruak jantzita, ttipi-ttapa eskolara arazorik gabe ailegatu ziren.
Patioan, elurrak 10 cm-ko altuera lortu zuen. Hori ikusita, 3 urteko ikasle eta irakasleak patiora jolastera atera ziren eta elurrezko panpina polit bat egin zuten (argazkiak zintzilikatuak daude gure web gunean).
Jolas garaian 5. eta 6. mailakoak patiora atera ziren. 5 urtekoak ere atera ziren; Euskal Telebistako kamerak beraiek grabatzera etorri ziren.
Baina ez zen dena poza izan. Elurra errepidean zela-eta autobusak ikasleen bila ez ziren etorri eta bi ateraldi bertan behera geratu ziren. 3. mailakoak PLANETARIUMera joan gabe geratu ziren eta 4 urtekoak KILI-KILIra. Hala ere, esan beharra dago, dagoeneko talde hauen tutoreak telefonoz deika ari direla ateraldi hauetarako data berri batzuk lortzearren.
Mendinet Aldizkari digitala (egokituta)
* Required
Zein testu mota da hau?
*
Albistea
Biografia
Iragarkia
Elkarrizketa
Heldu ziren neska-mutilak Mendigoiti eskolara?
*
Bai, oinez
Ez, Planetariuma joan ziren
Ez, denak etorri ziren autobusez
Bai, espaloietan ez zegoen elurrik
Zeintzuk izan ziren ateraldirik gabe geratu ziren ikasleak?
*
Hiru urtekoak
3. eta 4. mailakoak
ETBra joan behar zirenak
Lau urtekoak eta 3. mailakoak
Zer kontatzen da testuan?
*
Neguan elurra egin zuela
Eskola itxi zutela elurra egin zuelako
Elurraren ondorioz, zer gertatu zen eskolan
Elurra zela eta, autoak eta autobusak ez zirela eskolara iritsi
Zure izena?
*
Your answer
Zure gela?
*
Choose
4B
4D
Submit
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google.
Report Abuse
-
Terms of Service
-
Privacy Policy
Forms