Matrikula garaia iritsi den honetan zuen seme-alaben etorkizunari buruzko erabaki garrantzitsu bat hartu beharrean zaudete.
Zubimusu Ikastola gizarte ekimenez sortutako hezkuntza kooperatiba da, zerbitzu publikoa eskaintzen duena, irabazi asmorik gabekoa eta herri onurako erakunde izendatua.
Ikastola 2ZIA gara, gure proiektu pedagogikoa ere 2ZIA da eta hori guztia ezagutu dezazuen, ATE IREKIAK antolatu ditugu gure 0-16 eskaintza ezagutzera emateko.
Ate irekien jardunaldiak URTARRILAREN 16AN egingo ditugu Zizurkilgo ikastolan. Egungo egoera dela-eta, bertan parte hartuko dugun guztion osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurri guztiak hartuko dira. Hala, hiru ordu zehaztu ditugu bisita gidatuak egiteko: 10:30ean, 11:30ean eta 12:30ean.
Ate irekien jardunaldian parte hartzeko, bete beheko galdetegia.