Hegaztien eraztunketa zientifikoa
Eraztunketa zientifikoa animaliak markatzeko teknika bat da, eta kode baten bitartez, ale bat identifikatzeko balio du. Eraztun horren jarraipenari esker animali horren bizitzari, migrazioari eta ekologiari buruzko datu baliotsuak lor daitezke.
Baina, nola egiten da? Nork egin dezake? Urriaren 5ean etor zaitez Zumaiako Foronda Jauregira, eta galdera hauei eta sortuko diren beste batzuei erantzuna ematen saiatuko gara.