Request edit access
Doakotasunerantz, herritarron beka!
Egoera zaurgarrian dauden eta diru arazoak dituzten ikasleei irtenbidea emateko proposamena ontzea dugu xede. Izan ere, doakotasuna helmuga izaki eta instituzioek behar beste urrats eman bitartean, guk urratuko dugu bidea, ez baitiogu inori euskara ikasteko plazera eta eskubidea ukatu nahi.
Herritarron sareko kide izan nahi baduzu, bete ondorengo galdetegi hau, otoi.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Izen-abizenak *
Telefono zenbakia
*
Emaila
*
Ekarpen ekonomikoari dagokion azalpentxoa
Dirua ikasturte bukaeran jarriko dugu,  orduan jakingo baitugu, inoiz ez lehenago, zenbat ikasleren matrikulak hartu beharko ditugun gure gain.
Horrez gainera, jarri beharreko diru kopurua zehazteko 3 aldagai nagusi ditugu:
Bata, dirulaguntzarik gabeko ikasleen matrikula kopurua; bestea, norberak adierazi duen ekarpena aintzat hartzea; azkenik; herritarron sarekide kopurua. Hiru-hirurak kontuan hartuta, ebatziko dugu behin betiko diru kantitatea.

Diru ekarpena. Informazio osagarria: ikasle baten matrikula 149€-koa da. *
Dirua jarri beharrean edo jartzeaz gainera,, bestela lagundu nahiko zenuke?
*
Zergatik egitasmoa martxan jarri?
Euskara da Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza eta berau ikastea(k) doakoa behar duelako izan euskal herritar (EHn bizi eta lan egiten duena) ororentzat. Argi dago ortzimuga urrun dagoela eta gure lurraldearen zatiketa administratibo-politikoak ez duela bidea errazten. Nolanahi ere, arazoak arazo, trabak traba eta administrazioak administrazio ari gara urrats ttikiak aitzinera egiten.

URRUTIRAGO GOAZ, ELKARREKIN GOAZELAKO! ESKERRIK ASKO
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. - Terms of Service - Privacy Policy

Does this form look suspicious? Report