AHARRAUSI EGIN ETA ESNATU

IRAKURRI ETA ERANTZUN GALDERAK

Goiz esnatu eta eskolara joan behar? Pentsatze hutsak aharrausika jartzen du bat baino gehiago. Eta, behin pentsatzen hasita, igual nahiko duzu jakin zergatik egiten dugun aharrausi horrelakoetan, edo logale garenean...

Zientzialariak ondorio honetara iritsi dira: garuna freskatzeko eta hara doan odoljarioa areagotzeko egiten dugu aharrausi. Hainbat esperimentu egin dituzte hori frogatzeko. Batean, boluntarioei film bat ikusarazi zieten. Batzuek poltsa hotz bat jarri behar zuten kopetan, eta beste batzuek, berriz, beroa. Bada, poltsa hotza zutenek ez zuten aharrausirik egin, baina besteek bai. Alegia, garuna fresko badago, ez da gogorik izaten aharrausirik egiteko.

Beste esperimentu batean, batzuei arnasa ahotik hartzeko eskatu zieten, eta besteei sudurretik. Eta ikusi zuten sudurretik arnasten zutenek ez zutela aharrausirik egiten. Nonbait, arnasa sudurretik hartzen denean, sudurreko odol hodiek odol freskoa bidaltzen dute garunera, baina ez da hori gertatzen ahotik arnastuz gero.

Ikertzaileen ustez, garunak hobeto egiten du lan fresko dagoenean, eta aharrausi egitea garuna pizteko edo freskatzeko modu bat da. Beraz, aharrausi egiten duzunean, lo hartzeko puntuan zaudela uste duzu agian, baina, berez, gorputza zure garuna esnatzen ari da.

Ana GALARRAGA (2009/08/14)
    This is a required question
    This is a required question
    This is a required question
    This is a required question
    This is a required question
    Zientzialariek aharrausi zergatik egiten dugun aztertu dute
    Eguna lotan pasatzen dutenek egiten dute aharrausi
    Arnasa sudurretik hartutakoan ez dugu aharrausi egiten
    Aharrausi egitea osasun txarraren ondorioa da
    Please enter one response per row
    This is a required question
    This is a required question
    This is a required question
Request edit access