Request edit access
Arrokako Eskalada Ikastaroa
ARROKAKO ESKALADA IKASTAROA
10 URTETIK AURRERAKOENTZAT ETA HELDUENTZAT
Eskalada ikastaro hau kirol eskaladan formakuntza zabaltzeko edota segurtasunez eta
ezagutzaz eskalatzeko prestatuta dago. Azken finean, kirol eskaladan autonomiaz
eta segurtasunez ibiltzeko gai izatea dugu helburu.
Ikastaroan zehar eskalada momentuetan sortzen diren egoera desberdinei aurre egiten
ikasteaz gain, beharrezkoak diren maniobrak praktikan jarriko ditugu, hala nola,
deskolgatze baten muntaia egin, aseguratzeko maniobrak ikasi, lehenengoz
eskalatzea…, beste ikaskuntzen artean. Eskalada ikastaro honetan luze bateko eta
ekipatutako bideetan ibiliko gara.
IKASTAROAREN EDUKIAK:
- Aurkezpena, material aukeraketa eta honen erabilera
- Korapiloak
- Bideen ikusketa (bisualizazioa)
- Eskaladako progresiorako teknika gestuala
- Mosketoi eta zinten erabilera
- Soka mosketoietatik nola pasa
- Erorketak
- Aseguratzea, tresna desberdinen erabilera
- Rapelatzea eta rapela montatzea
- Bide erdian igoera bertan behera uztea eta jaistea
- Gida liburuen irakurketa
- Arriskua kudeatzea
BEHARREZKO MATERIALA
- Arnesa
- Kaskoa
- Katu-oinak (beharrezkoak balira)
- Segurtasunezko 3 mosketoi
- 2 zinta plana eta kordino bat
- Anklatzeko muturra (multi change)
- Kordino motza (Machard)
- Zesta (reversoa)
- Kirola egiteko arropa erosoa (Hotza egiten badu kontutan izan)
- Garaiarekin bat datorren mendiko arropa
- Janaria
- Ura
PREZIOA:
5 PERTSONA BAINO GUTXIAGOREKIN
2 egun: 130 €
3 egun: 195 €
4 egun: 255 €
5 PERTSONA BAINO
GEHIAGO
2 egun: 105 €
3 egun: 155 €
4 egun: 205 €
Desplazamendua (gasolina, ordainsaria..) bezeroaren karguz joango da. Ikastaroaren
lekua klimatologiaren eta beste faktoreen araberakoa izango da, beraz, zehaztapenak
hitz egiterako orduan erabakiko da.
IRAKASLEA
Antton Zabala Arabaolaza (Eskalada Kirol Teknikaria-Eskalada Gidaria)

Izena ematen dutenekin harremanetan jarriko da irakaslea datak zehazteko.

INFORMAZIOA GEHIAGO:
Tel: 688644267
E-posta: zantton@hotmail.com
Zumardiako bazkidea zara? *
Partaidearen Izen-Abizenak: *
Your answer
Jaiotze Data: *
MM
/
DD
/
YYYY
Gurasoaren izen abizenak (18 urtetik beherakoentzat bakarrik)
Your answer
Telefonoa: *
Your answer
E-maila: *
Your answer
Adierazi zein taldetan eman nahi duzun izena: *
18 urtetik beherakoentzat: Nire seme-alabaren (partaidearen) argazkiak/irudiak atera eta zabaltzeko baimena ematen dut:
Partaideak begiraleek jakin beharreko gaixotasun/ezintasunen bat badu adierazi mesedez:
Your answer
Submit
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Zumardia. Report Abuse