Request edit access
Talde komunikazioa: komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa
Egunean zehar ordenagailua erabiltzen dugu, batez ere lan egiteko. Egun guztian zehar eta bereziki arratsaldetik aurrera sakelakoa erabiltzen dugu nagusiki. Une oro, batean edo bestean sarera konektatzen gara, baina ezagutzen ditugu erabiltzen ditugun tresnak eta atzean dauden arrazoiak, aukera ezberdinak?
Talde komunikazioan, hainbat tresna baliatzen ditugu, baina logika askorik gabe batzuetan: ezezagutza, ohiturak, denbora falta... Gure talde komunikaziorako baliagarri izan daitezkeen, zenbait ezinbesteko tresna landuko ditugu ikastaroan.

Nori dago zuzenduta ikastaro hau?

Edozeinentzat aproposa da ikastaroa; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Zeinek eskainiko du ikastaroa?

Talaios Kooperatibako kideek eskainiko dute ikastaroa.

Gaiak:

• Posta zerrendak/Buletinak (Mailchimp)
• Telegram/Whatsapp/Signal (Telegram)
• Sare sozialen erabilera (Twitter)

Datak eta ordutegia
Ikastaroa hamabi orduko iraupena izango dute eta hiru saiotan burutuko dugu.
Datak: maiatzaren, 18an ostirala [goizez 10:00etatik 14:00etara + arratsaldez 15:30etatik 19:30etara] eta 19an, larunbata [goizeko 10:00etatik 14:00etara]

Ikastaroa doakoa da. Plaza kopurua mugatua da, 12 lagunentzat.

Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Additional Terms