AHOBIZI aukeratuz gero:
Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro.
Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut.
Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot, kideek ulertzen dutenean.
Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.
Gogoratu! Rola aukeratzean, gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean.