KONTSEILUAk manifestazioa deitu du Iruñean, datorren ekainaren 4an, 'Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu' lelopean. Mobilizazioaren bidez aldarrikatuko da:
1) Nafarroan euskarari bide eman behar zaiola, justiziazkoa delako, eta oreka soziala bermatzeko beharrezkoa delako.
2) Euskaltzaleon agerraldi honek nabarmenduko du neurri ausartak hartu behar direla, euskarari bide emateko.
3) Horrekin batera, euskaraz bizi nahi dugun herritarrok euskarari bide ematen diogula ere adieraziko da.
Mobilizazioaren asmo eta helburuekin bat gatozelako, gure erakundeak bere atxikimendua adierazten dio / Mobilizazioaren asmo eta helburuekin bat natorrelako, nire atxikimendua adierazten diot.
Ikusi atxikimenduak hemen:
https://goo.gl/GfNpjb