LEIOAKO PERCOa 2013, Leioako Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia, Leioako Udaleko Garapen Ekonomikorako Sailak bertako merkataritza txikia babestu eta dinamizatzeko, sustatu eta finantzatzen duen Programa instituzionala da.
PERCOaren helburua, Leioako hirugarren sektorearen egoera aztertu eta epe laburrean, 2013an zehar, eta epe ertainean, datozen hiru urteetan, merkataritzaren lehiakortasuna hobetzera bideraturiko ekintza proposamen koherente bat lantzea da.
Zein motatako merkataritza nahi dugu? Zein izango litzateke bere ingurunerik egokiena? Zeintzuk dira bere indar-guneak? Zein arlotan eragin beharko litzateke hobetzeko? Zein paper joka dezake Udaletxeak prozesu horretan?... Datozen hilabete hauetan era honetako galderak luzatuko zaizkie Leioako merkatari eta herritarrei.
HORREGATIK GALDERA-SORTA HONI ERANTZUTERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU