Aurten ere Orioko 3x3 Sanikolasetako txapelketa antolatu du Orioko Herri Ikastolak ZASTen laguntzaz eta Orioko Udalaren babesaz. Txapelketak kutsu herrikoia dauka eta eskualdeko jokalarien zuzendua da.
Txapelketa, abenduaren 8an, goizeko 9:30etan hasita jokatuko da. Goizean, premini, eta miniek jokatuko dute eta arratsaldeko 15:30ean hasiko dira infantilak, kadeteak eta seniorrak.
Txapelketaren hasiera orduak joango ditugu zehazten izenemateak aurrera joan ahala.
Hauek dira txapelketako mailak:
- Preminibasket: LH3 eta LH 4
- Minibasket: LH5 eta LH6
- Infantilak: DBH1 eta DBH2
- Kadeteak: DBH 3 eta DBH4
- Seniorrak: +16 urte (1998a edo lehenago jaiotakoak, 18 urtetik gorako gehienez 2 federatu)
Izen-ematea orrialde honetan bertan edota Karela kiroldegian egin daiteke. 20 euro kostatuko da izen-ematea, baina kamiseta jasoko dute opari jokalari guztiek. Horretaz gain, bestelako sariak eta zozketak ere izango dira. Talde mixtoen artean ere sari bereziak izango dira.
Izena emateko bete inprimakia
Ordainketa egiteko: 3x3 Orio eta taldearen izena jarri erreferentzian eta kontu honetara sartu dirua:
2095 5176 87 1064181265
Adb: 3x3 Orio - Ipotx hegalariak
IZENEMATE EPEA: ABENDUAK 5